Irteerak Getaritik

Munduko edozein puntatik etorritako pertsonak batzeaz harro gaude.  Flyscha eta Geoparkea deskubritu eta erakusten diegu. Milioika urteetako historia bizkar gainean duela, dinosaurioen desagerpenaren testigu eta lurraren sorreraren protagonista ukaezina da Flyscha. Geoparketik zehar egiten ditugun irteerak Getaria, Zumaia eta Deba bezalako kostako herrien garapena ulertzen lagunduko digute. Arrantza herriak, komertziora lotutako herriak, itsas ontzien eraikuntzarik loturikoak….