Fondoko Arrantza

Arrantza modalitate honetan kostatik asko urrunduko gara, 1 eta 3 milia artean eta arrantzarako sakonera 30metrotik 80 metrorakoa izango da.

Arrantza era hau, dibertigarria eta dinamikoa da, adin guztietarako egokia, familian edo bakarka egiteko, profesional edo amateurrentzat.

Ez baduzue inoiz arrantzatu gure laguntza izango duzue eta profesionalekin ari bagara zuen ondoan izango gara behar duzuenerako.

Ez da beharrezkoa inolako materialik ekartzea, bai edaria eta mokadutxoa. Gure esku geldituko da, kanabera, arrantza aparailuak, amu edo bestelako tresnez hornitzea.

Ohikoena salberak, txitxarroak, berdelak, txistuak, txipiroiak, itsas-kabrak eta dontzeilak…. arrantzatzea da.

Erabiliko dugun amua, artifiziala edota bizirik dagoen amua izan daiteke, beruna erabiliz edo jigging teknika erabiliz. Teknika hau, amu artifiziala hondora bota eta behin eta berriz azkar batean jasotzean datza.

Irteera hauen iraupena 3 ordu, 5 ordu edota 8 ordutakoa izaten da.