Flysch, Juego de tronos

Munduko edozein puntatik etorritako pertsonak batzeaz harro gaude.  Flyscha eta Geoparkea deskubritu eta erakusten diegu. Milioika urteetako historia bizkar gainean duela, dinosaurioen desagerpenaren testigu eta lurraren sorreraren protagonista ukaezina da Flyscha. Geoparketik zehar egiten ditugun irteerak Getaria, Zumaia eta Deba bezalako kostako herrien garapena ulertzen lagunduko digute. Arrantza herriak, komertziora lotutako herriak, itsas ontzien eraikuntzarik loturikoak….

Getariako portutik abiatuko gara, Flyscha eta bere itsaslabarrak ezagutuko ditugu,Itzurungo hondartza eta Juego de Tronos eszenatokiak, Zumaia barrenera iritsiko gara Urola ibaian nabigatuz eta bertako ontziolan eraikitzen ari diren azken ontzia ikusi ahal izango dugu mokadutxo bat hartzen dugun bitartean.