Donostia itsasotik ezagutu

Gure yate zoragarrian itsasoratu eta itsasotik bakarrik ikus daitekeen Donostia eta inguruko  itsasalabarraren sekretuak ezagutuko dituzu. Donostiako portutik ekialderuntz abiatuko gara, Paseo berriaren paretik, aurrerago Urumea ibaiaren bokalea ikusteko, Kursaala, Zurriolako hondartza, eta “Calabaca” lurmuturrean biratzean Donostiako itsaslabarra bistaratuko dugu. Itsaslabarra jarraituz, Pasaiako portu ospetsura iritsiko gara, kantauri isurialdeko sarrera natural ikusgarriena duen portura. Denboran izoztua, arrantzale etxeak testigu mutu dituen portura, ehundaka urte bere begietan jasotzen dituenak.

Pasaiako portua ikusi eta gero mendebalderuntz joko dugu.  Gertu, bainu bat hartzeko gustokoen dudan kalan aingura botako dugu, eguzkiaz gozatzeko, erlaxatzeko edota mokadutxo bat hartzeko, zuentzat beti prest.

[foogallery id=»2254″]

.

es_ES
×