Arrantza irteerak

Arrantza munduan historia handiko kostaldua dugu Euskal Herriko kostaldea, gaur egun, oraindik ere tradiziozko arrantza egiten da antxoa, berdel, sardina eta hegaluzearekin adibidez

Eta horrela egiten dugu Getari Charter-en. Ondarroa, Getaria eta Hondarribiko flotan lan egindakoak gara, arrantzarako tokirik egokienetara eramango zaitugu. Inoiz gozatu ez duzun bezala gozatzeko aukera izango duzu.

Donostian, arrantza esperientzia ahaztezin bat bizitzera gonbidatzen zaitugu,  ez arduratu, arrantzarako behar dituzun tresnez hornitu zaitzakegu, kanaberak, arrantza aparailuak, karnata, patroia, yatea…. Eta irakaslea! Guztia prezioaren barne, hobeto datorkizun ordu eta eguna aukeratu eta gorde zure plaza, benetako arrantza egun zoragarri batez gozatu luxuzko yate batean: 11 metroko luzera, 3.45 metroko erruna (zabalera), 2 pisu, 540 zaldidun 2 motore eta batak besteari enbarazu egin gabe,  9 lagunentzako toki nahikoa dugu, arrantzarako,  eguzkia hartzeko, deskantsatu eta indarrak hartzeko,mokadutxo bat jateko….

Gure Getari yatea, Star Fisher 1060 ontzia da, arrantzarako bereziki diseinaturiko ontzia , modalitate guztietarako, eserlekua du brankaren perimetro guztia biltzen  eta 3.45 metroko bainuontzia du harrapaketa handienak gordetzeko. Kabinak, oheak, arraina eta janarirako kamarak, komuna eta dutxak ditugu arrantza egunetaz ahalik eta gehien gozatzeko hauek luzatuz gero, itsas ibilaldirik atseginena  izateko.